Gazteleku Irabazi-Asmorik gabeko Elkartea da,
plurala eta independentea, eta bere helburua
gizartea nolabait eraldatzea da Komunitatearen Garapeneko
eredua jarraituz, eta eredu hau izugarri konprometituta dago
bere inguruarekin, hots, hurbilen duen inguruarekin
(Errekalde – VII. Barrutia);
horrenbestez, garapen bai pertsonalak,
bai taldekoak emateko aukera eskaintzen du,
eta garapen horiek hiritarren edo bertan bizi direnen
protagonismoa berreskuratzeko baliabidea izango dira;
protagonismo hori balio hauen bidez lortuko dugu:
partehartzea, sustapena, elkartasuna, autokudeaketa,
justizia, errespetua eta berdintasuna.

Honezaz guztiaz gain, ikuspegi orokorrago batetik
bideratuz Federazioak, Koordinakuntzak, Sareak
eta Eztabaida-lekuak sortzea bultzatzen du
baita horietan partehartzea ere;
izan ere, horiek guztiek Gaztelekuren ikuspegitik
lan egiten duten mugimenduak indartu nahiz laguntzen dituzte.