Gazteleku Komunitateko Garapen Elkartearen jatorria
demokraziaren trantsizio garaian dago kokatuta.

Garai eta testuinguru hartan elkarte mugimenduak
indar handia eta auzoko izaera zuen Errekalden,
garai hartan gaur egungo erakundeen nortasun politikoaren
fenomenoa sortu gabe bazegoen ere.

Errekalde (osatzen duten auzoak kontuan harturik),
historikoki beti izan da eta oraindik ere bada
gizarte-ekimen nahiz mailetan oso-oso aberatsa,
eta ekimen horiek gaur egun ere ikerketa nahiz
azterlangaiak dira: Familien Elkartea, Herri Unibertsitatea,
Modulu psikosoziala, Liburutegia, “Cope” izenekoa (Eroski),
Euskaltegia, Haurrentzat izeneko Federazioa...

70eko amaierako eta 80ko hasierako hamarkaden
errealitatean, gazte talde batek elkartu eta gaur egun
Gazteleku duguna sortu eta abian jarri zuen.

Jardunaldien historikoa >>>