Intranet

Information

UDALEKU IREKIAK-COLONIAS

➖Itxialdiak ondorio larriak izan ditu helduen bizitzako hainbat esparrutan, baina baita txikien bizitzan ere. Gaztelekutik, auzoekiko daukagun ardura sozialak, elkarte bezala aurrera pausu bat ematera behartu gintuen eta programazio komunitario baten aldeko apustua egitera, auzotarren osasunean eragin positiboa izango zuten ekintzen bidez, bereziki auzoko gazteen osasunean ere.

➖Gaztelekutik Eguneko udalekuak antolatzea erabaki zenean, barrutiko haurrei aisialdi euskaldun eta sozio-hezitzaileko aukera bat eskaintzea zen helburua, itxaldian bizitako egoera kontuan izanda baita irailerarte eskolara bueltatuko ez direla. Badakigu adin-txikiko ugarik arazoak izan dituztela ikasturtea modu telematikoan jarraitzeko, arrakala digitala dela eta, baita beste hainbat arrazoiengatik. Horrez gain, haur askok ez dute aukerarik izan haien etxeetan euskaraz trebatzen jarraitzeko. Kontu hauei erantzun bat ematen saiatzeko, eguneko udalekuek espazio bat eskaini diete haur eta begiraleei, ingurune euskaldun batean elkarbizitzeko, harreman afektiboak berreskuratuz eta ikuspegi sozio-hezitzaile batetik

➖Hasierako momentutik osasun protokolo zurrunak jarri dira martxan, dagokien instituzioekin adostutakoak,eta begiraleei hauen gaineko formakuntza eskaini zaie. Gainera, desberdindutako espazioak planteatu dira taldeentzat, segurtasun distantzia bermatu ahal izateko. Horrez gain, taldeak murriztu eta egonkorrak sortu dira, umeren bat kutsatuz gero, trazabilitatea erraztasunez aktibatu ahal izateko.

➖Gaztelekuko eguneko Udalekuak ekaineko azken astetik eta uztailean zehar garatu dira, Errekaldeko Elejabarri eta Gabriel Aresti eskolek eta Iralako COAMIk utzitako espazioetan. Udalekuetan 280 leku eskaini dira eta 6-12 bitarteko umeei zuzenduta egon dira.

➖Eguneko udalekuak inolako ezustekorik gabe garatu dira. Hainbat ekintza, tailer eta txango antolatu dira, non auzoetako txikienek aukera izan duten besteen konpainiaz gozatzeko eta aurreko hilabeteetan bertan behera utzitako zenbait ohitura berrartzeko, beti ere segurtasun neurriak jarraituz.

Jarraian lagin txiki bat ⬇️⬇️

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

➖El confinamiento ha tenido un efecto innegable a todos los niveles en las personas adultas, pero también en los y las más pequeñas. Desde Gazteleku, la responsabilidad social que nos vincula a los barrios, nos hizo dar un paso al frente como asociación y apostar por una programación de verano que diera respuesta a necesidades, que transformase e impactase positivamente en la salud y ánimo de vecinos y vecinas, también de las más pequeñas.

➖Cuando se valoró llevar a cabo las colonias de día, se hizo respondiendo a la necesidad de los niños y niñas de una alternativa de ocio socio-educativo euskaldun, después de los meses de confinamiento en sus casas y teniendo en cuenta que hasta septiembre no volverán a las aulas. Nos consta que hay menores que a causa de la tan mencionada “brecha digital” y de otros muchos factores, han tenido diversas dificultades para seguir el curso escolar de manera telemática. Además, muchos niños y niñas no han tenido oportunidad de seguir familiarizándose con el euskera en sus hogares. Tratando de dar respuesta a todo esto, las colonias, han ofrecido un espacio donde monitorado y niños y niñas, han convivido y disfrutado en un entorno euskaldun, recuperando las relaciones afectivas con sus iguales y desde una perspectiva socio-educativa.

➖Desde el primer momento, se ha puesto en el centro el bienestar de las criaturas, estableciendo protocolos sanitarios estrictos en colaboración con las instituciones pertinentes y formando al monitorado que fuese a estar a cargo de los y las menores. Además, se han facilitado espacios diferenciados para los grupos, poder garantizar el espacio de seguridad y se han creado “grupos burbuja” que garanticen la trazabilidad en caso de haber algún contagio.

➖ Las colonias de día de Gazteleku se han desarrollado desde la última semana de junio y a lo largo del mes de julio, en espacios de los centros educativos de Elejabarri y Gabriel Aresti de Rekalde y COAMI de Irala. En estas, se han ofrecido un total de 280 plazas, en distintos turnos, y han estado dirigidas a niños y niñas de 6 a 12 años.

➖Las colonias se han desarrollado sin ningún contratiempo. Se han realizado distintas actividades, talleres y excursiones en las que niños y niñas han podido disfrutar en compañía del resto, siguiendo siempre las medidas de seguridad y han podido recuperar algunos hábitos que durante los meses previos habían tenido que abandonar.

Aquí una muestra ⬇️⬇️