Intranet

Information

2. Eskuko Azoka

 

Gazteleku Ipuinetan

“Gazteleku”k 35 urte baino gehiago darama Errekaldeko neska-mutilekin batera lanean. Denbora luze honetan gure inguruko hainbat gauza aldatu dira, baina berdin mantendu dena zera da: elkarbizitza hobetzen eta balioak helarazten laguntzen duten eguneroko istorio txikiak idazteko gogoa.

Leer más...

Eusko Jaurlaritzak antolaturiko “Safer Internet Day” lehiaketan parte hartu du Arbelak.

 

Aurreko bi hilabeteetan Arbelako gazteek Eusko Jaurlaritzak antolaturiko lehiaketan parte hartu dute, Interneten erabilera egokia bultzatzeko asmoarekin.

Leer más...

Martxoak 8 - Iralarima

 

Martxoak 8an, asteazkena, Iralako auzokideak morez jantzitako mezuak aurkitu zituzten auzoko txoko desberdinetan.

Aurreko egunean Lilura proiektuko Iralarima taldeak auzoko kaleak zeharkatu zituen, data honekin eta genero ikuspegiarekin lotutako hainbat esaldi hormetan kokatuz.

Ekimen honek,taldeak azken hilabetean egin duen lana ikusgai egitea du helburu, baita ingurukoak sentsibilizatzea ere.

Amodio erromantikoa desegin dezagun

 

Martxoak 8a eta genero berdintasuna aldarrikatzeko asmoz, martxoak 10 ostiralean, Eiseko, Lilura eta Kalikaló-ko neskak bildu dira Errekaldeko Gaztegunean, amodio erromantikoaren inguruan hausnartzeko eta guztion artean horren inguruan dauden estereotipoak apurtzeko.

Gehiago Irakurri...

Intranet