Intranet

Information

Iralabarri eta Ametzolako II. Topaketa Komunitarioa

San Luis Beltran parrokiko ekitaldi-aretoan egin zen urtarrilaren 31ean Irala eta Ametzola auzoetako Programazio Komunitarioaren aurkezpena, Kulturateko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren esparruan, “la Caixaren Obra Sozialak bultzatuta eta Bilboko Udalak eta Gazteleku entitateak antolatuta.

Leer más...

Zumizgai Jaia - 2016 urteko amaiera


Hainbat buru jan, prestaketa, entsegu eta gero, gogotsu iritsi zen eguna, abenduaren 16a!!!!! Egun horretan Zumizgaiko Ludoteka guztietako eta Dantza Modernoko parte-hartzaile guztiak urteari amaiera emateko Errekaldeko Udaltegi Barrutiko areto nagusian bildu ginen ludoteketan prestatutako antzezlanak familia eta lagunei erakusteko.

Irrikitan geunden, baina urduritasunak alde batera utziz, emanaldiari hasiera emateko, Errekaldeko Kili-kili ludotekako nagusiek Mannequin Challenge baten bidez aretoko arauak azaldu zizkiguten, era oso originalean.

Ondoren, arratsalde osoan zehar, Errekalde eta Uretamendiko Kili-kili ludoteketako eta Little houseko parte-hartzaileak prestatutako abestiak entzun eta Dantza Modernoko dantzak ikusi ahal genituen. Asko izan ziren ilusio handiz antolatu zituzten ikuskizunak.

Errekalde eta Uretamendiko Little House-ekoen abestiak entzun ahal izan genuen, ingelesez, of course!!! “Little Peter rabbit”, “Action song”, “One little finger”, “Bingo”, “There's an ant on a stick” eta “The wheels on the bus” izan ziren kantatu zituzten abestiak.

Ingeleseko kantak alde batera utzita, Errekalde eta Uretamendiko Kili-kili ludoteketako taldeek ere, haien abestiekin animatu ziguten “Epo i tai tai e”, “Aldapan gora”, “Arratsalde honetan”, “Kalian gora” eta “Salala riki-riki”. Baina, ez ziguten animatu behin eta berriz entseatutako dantza eta abestiekin bakarrik, haien kabuz prestatutako osagarriekin ere.

Bestetik, Dantza Modernoko parte-hartzaileek, hiruhilabetekoan zehar ikasi eta behin eta berriz landutako dantzak ikusteko aukera izan genituen. Txikienak (2012-2011 urte bitartean jaiotakoak), haien arropa biziekin eta Justin Timberlake-en “Can't stop the feeling” abestiarekin aretoa asko animatu zuten, giro ona transmititzen baitzuten. Ertainak (2010-2011 urte bitartean jaiotakoak) udako arropak berriro atera zituzten eta izugarrizko erritmoarekin Sia-ren “Cheap Thrills” dantzatu zuten. Hau guztia gutxi balitz, nagusienak (2005-2008 urte bitartean jaiotakoak) ere eszenatokira igo ziren dantzatzera. Hauek, dantza afrikarrean inspiraturik, hip-hop abesti desberdinen bilketa bat prestatu zuten, haien dantzekin bertan geundenok primeran pasatu ahal izateko.

Amaitzeko, emanaldiari eta bertan bildutako ikus-entzule guztiei agurra emateko, Uretamendiko Little house-eko parte-hartzailerik txikienak “Goodbye song” abestu zuten ederto batean.

Horrela aurreko urteetan bezala, han bildu zinetenoi, eskerrak eman behar dizkizuegu zuengandik jasotako gogo eta esker onagatik. Hurrengo urte-arte!

Zumizgai 2017

2017ko lehenengo ekintzekin gatoz, beti bezala, zuen seme-alabei aisialdi hezitzailea eskeintzeko asmoz prestatu ditugu:

Urtarrilaren 28a: Gasteizeko izotz pistan patinatu.
Martxoaren 4a-5a: Elejabarriko Gaztegunean asteburu pasa

 


Informazio gehiago: PDF Gutuna

OIKIA Sarea

Txotxongiloak

 

Abenduaren 18an, igandea, Zumizgaiko begirale eta umeok txotxongiloen antzerki bat ikustera joan ginen.

Gehiago Irakurri...

Intranet