Intranet

Information

Bilboko VII. barrutia

Gazteleku Komunitate Garapenerako Elkartea Bilboko VII. barrutian aritzen da lanean, batez ere, Uretamendi, Peñascal eta Errekaldeberrin, hau da, Bilboko periferiako auzoetan. Bestetik, Uretamendi eta Peñascal guneak Errekaldeberri auzoko periferian daude. Nortasun nabarmena du bakoitzak, baina harreman estua dago denen artean, eta, horren ondorioz, Errekalde deitzen zaie hirurek osatzen duten multzoari.

Langile-auzoak dira hiru guneak, etxebizitza txikikoak eta kultura-aniztasun handikoak. Errekaldeberri da gunerik handiena, hark biltzen ditu udal-baliabide gehien, eta beste bi guneekin partekatzen ditu. Errekaldeberrin daude kokatuta Barrutiko Udal Bulegoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Liburutegia eta Ekitaldi Aretoa, besteak beste.


 VII. Barrutiko mapa






Errekalde osoan oso nabarmena da elkarteak eratzeko joera. Elkarte ugari daude inguru osoan: kulturakoak, hezkuntzakoak, astialdikoak edo auzokoak, besteak beste. Hori hala da, kultura-aniztasunaren eta gizartean dauden arazoen ondorioz.