Intranet

Information

Giza baliabideak eta baliabide materialak

Aipatu ditugun hiru esparruetan bultzatzen dira jarduerak, hala bereziak edo unean unekoak, nola finkoak. Jarduera horiek egiteko, elkarteak berak dituen giza baliabideak erabiltzen dira: elkartearekin era askotako loturak dituzten lagunak gogotsu aritzen dira, jarduerak behar bezala atera daitezen. 2012. urtean, lagun hauek parte hartu zuten guztira:

Kontratatuak: 33 Gizarte Hezkuntza, Psikopedagogia eta/edo Irakasletza.

Boluntarioak: 68.

Lankideak: 26.

Parte-hartzaile / onuradun finkoak: 720 lagun / astero (1.863 lagun/urtean, azken 5 urteetako batezbestekoa).

Komunitateari proposatutako edo haren  esku  utzitako jarduerak egiteko dauden baliabide materialei dagokie- nez, Gazteleku elkarteak baliabide hauek ditu:
    
Lekuak: 2.100 m2, Zazpigarren Barrutiko hainbat ingurutako lokaletatik sakabanatuta: 9 Errekaldeberrin; 1 Uretamendi - Betolatzan eta 1 Iralan; horrez gain, aterpetxe bat Zeanurin. Une zehatzetan, jardueren plangintzari jarraiki, hainbat gune publiko dinamizatzen dira, hala aire zabalekoak nola itxiak.

Informatikako eta ikus-entzunezko baliabideak: 34 ordena- gailu parte-hartzaileentzat; 20 ordenagailu bulegorako, hain zuzen ere, material pedagogikoak planifikatzeko, eta ebalua- zioak, jarraipenak eta bestelakoak egiteko; 10 ordenagailu eramangarri “prestakuntzako gelan”; ordenagailu eramangarri 1 bulegoan; 5 ordenagailu eramangarri eta 3 proiektagailu mai- legatzeko, proiekzioak, hitzaldiak eta antzeko jarduerak egiteko; ADSL bidezko Interneterako sarbidea ekipamendu informatikoetatik; argazki-kamera digitalak; bideo-kamerak; irrati-igorgailua; informazioko buletin digitala; eta play station-ak.

Animaziorako materiala: 2 gaztelu puzgarri; musikako ekipamenduak aire zabalean egindako jaietan soinua jartzeko, zangoekin ibiltzen ikasteko eskola; monozikloak; kalejira egiteko txotxongiloak; eta kanpoaldeko ludoteka.

Material pedagogikoa: material didaktikoa, liburuak, jolasak.

Beste batzuk: 2 ibilgailu; zuri-beltzeko fotokopiagailua, koloretako inprimagailua, plastifikagailua eta orriak josteko makina.