Intranet

Information

Gizarte eta kulturako animazioa

Gazteleku elkarteak balioetan oinarritutako hezkuntza bultzatzen du, eta, horretarako, parte-hartzea sustatzen duen aisia eta astialdia bultzatzen ditu. Era horretan, haurrak eta gazteak sentsibilizatu nahi ditu, era kritikoan eta jakinaren gainean egonda kontsumi dezaten. Euskararen erabilera eta generoko berdintasunerako praktikak sustatzea Gazteleku elkartearen jardueran egunero azaltzen diren balioak dira. Programa hauetan egiten ditu jarduera horiek guztiak:

Zumizgai: Haurtzaroa, 4-11 urte, balioak lantzera zuzendutako astialdiko jarduerak.

Lilura: Nerabezaroa, 12-17 urte, nerabeen garapena eta autonomia lantzera zuzenduta.

Ubide: Gaztaroa, 18-30 urte, komunitatearen parte-hartzea astialdian.