Gizarte-sustapena
Gizarte-sustapenaren arloan, laguntzako programak lantzen dira, eta bereziki zuzentzen zaizkie babesgabeko egoerarik larrienean dauden edo gizarteko bazterkeria-egoeran geratzeko arriskuan dauden biztanleei (pertsonei eta familiei). Programa horiek lagungarriak dira pertsona horiek bestelako testuinguruetan murgildu ahal izan daitezen, eta, horrenbestez, beren errealitatea alda dezaten.
EISECO: Gizarte Heziketan eta Komunitatean esku hartzeko Udal Programa, babesgabeko arrisku egoeran dauden adingabeei, 0 eta 18 urte, eta haien familiei zuzenduta.
Zirkilu: Babesgabeko arrisku egoeran dauden 0 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei eta haien familiei zuzendutako zentroa.
Kali-kalo: Ijitoek eratzen duten gutxiengo etnikoaren komunitate-garapena bultzatzeko programa.
Hirikoi: Gazteen sustapena, 18-35 urte arteko gazteei zuzenduta, taldeko eta banakako hezkuntzako programen bidez hobekuntza pertsonala eta/edo taldekoa lortzeko prozesuak bultzatzeko.
Arbela: Arrakasta eskolarra bultzatzeko Zentro psikopedagogikoa.
Caixa Proinfancia: 0 eta 16 urte bitarteko adingutxikoak dituzten eta bazterketa arrisku egoeran dauden familiei zuzendutako “la Caixa” Gizarte Ekintzaren programa.