Intranet

Information

Helburuak

1970ko hamarkadaren bigarren zatian aldarrikatzeko, antolatzeko eta mobilizazioak egiteko auzoan zegoen dinamikarekin konpromisoa hartu ondoren, Gazteleku elkartea 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, instituzioek gazteen esparruan betetzen ez zituzten beharrizanei erantzuna emate aldera (ikusi: Asociación de Familias de Rekaldeberri, 2010).

Hasieran, Gazteleku elkarteak bere beharrizanak betetzea zuen helburu, gazte-talde gisa zituenak, elizaren esparrutik zetorren eskaintza ez bezalakoak baitziren helburu horiek. Berehala hasi ziren auzoko haurrentzako eta nerabeentzako astialdiko hautabideak eskaintzen, eta, ildo horretan, balio laikoetan oinarritutako hezkuntzako proposamen bat abiarazi zuten.

Elkartea Errekalden jaio eta garatu zen, gizarteko zaur garritasun-indize altuak zituen auzoan, alegia; eta, beraz, Gazteleku erraz txertatu zen aldatu nahi zuen errealitatean. Hori dela eta, errazago egin zaio bere arreta behar duten beharrizanak zein diren sumatzea, gizartea aldatzeko hautabide bat eraiki du pixkanaka, eta iraunkortasuna bilatu du eguneroko bizitzan.