Gaztelekuren historia

  • Inprimatu

Gazteleku taldea diktadura eta demokraziaren arteko trantsizio-garaian eratu zen, sasoi hartan Errekaldeko auzokideen mugimendua oso bizia baitzen (hainbat borroka izan ziren, besteak beste, autobidearen aurka, plaza eta anbulatorioaren alde, Haurrentzako kabinete psikopedagogikoaren eta San Adrian eta Eskurtzeko irakaskuntza ertaineko ikastetxeen alde, eta hiria birsortzeko eta 1983ko uholdeen ondoren etxebizitzak okupatzeko mugimendua). Errekaldeberriko Familia Elkarteko gazteen talde batek Errekaldeko Gazteen Lokala (LjR) eratu eta abiarazi zuen, eta horixe da, izan ere, gaur egun Gazteleku deitzen dena.