Intranet

Information

Komunitate-garapena

Hasiera batean, Gazteleku ekimena  abiarazi  zuten gazteek gehienbat bultzatzen zituzten aldarrikapenek auzo osoa hartzen zuten barne, oro har. Hala ere, gaur egun, adingabeen –eta bereziki gizarte-egoerarik ahulenean daudenen– hezkuntza da haien arreta nagusia biltzen duen gaia.

Gazteleku elkarteak pixkanaka-pixkanaka zabaldu zituen bere helburuak; hori oso nabaria da gaur egun jarduteko dituen arloen aniztasuna ikusita:  gizarte- eta kultura-arloko animazioa, gizarte sustapena eta gizartean parte hartzea. Arlo horietan guztietan aritzen da, esparru guztiak elkarri lotzeko eta global- tasuna lantzeko asmoz. Horri dagokionez, Gazteleku elkarteak duen hezkuntzako erantzunean, globaltasuna lantzeko asmo eraldatzailea nabaritzen da –ez baitu gazteen sektore zehatzik bereizten–; eta asmo horren aurrez aurre administrazioek eskatzen duten erantzuna dugu, hor sektorializazioa baita nagusi.




Egungo krisialdi sozioekonomikoaren ondorioz bizitzeko baldintzak larriagotu direla kontuan izanda, Gazteleku elkartearen ustez, hausnarketa egin behar da, eta elkarteak duen eginkizuna egokitu behar da. Horretarako, aldaketa garrantzitsu batzuk egin nahi ditu, gizartearen parte-hartzea pizteko, eta, horrenbestez, elkartasunaren balioa edukiz, prozeduraz eta proiektuz betetzeko.