Parte-hartze eta komunitate garapena
Parte-hartzea eta Komunitate Garapena arloak, auzoa birsortzeko asmoz eratu diren hainbat proiektu biltzen ditu:
Auskalo: kaleko animazioa eta haur eta gazteentzako jarduerak diseinatzen ditu, eta elkarteen mugimenduari, administrazio publikoei eta ikastetxeei zuzenduta dago.
Komunikatuz: gizarte-heziketako eta sentsibilizazioko ikus-entzunezko ekoiztetxe bat da, eta helburu sozialak dituzten elkarteen eta taldeen mugimenduari begira dago.
Herritarren “EMANtzipazioa” lortzeko gunea.
Kulturarteko Esku-hartze Komunitarioko Proiektua (ICI): “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Bilboko Udalak sustatutako elkarbizitza eta gizarte-kohesiorako egitasmoa.