Intranet

Information

ERREKALDE 3.0

 

ADI! Errekalde 3.0 hemen da!

Gazteleku Elkarteak Bilboko VII. barrutian, Errekalden, duela 40 urte baino gehiagotik egiten duen lan globalean integratuta, eta pandemia-egoerak larriagotutako arrakala sozioekonomiko eta digitalari erantzuteko, "Errekalde 3.0" kanpaina sortu du.

Kanpaina honek lan egiten dugun familia askotako haurrek eta gazteek jasaten duten arrakala sozioekonomiko eta digitala gainditzea du helburu.
Gehiago jakin nahi duzu? Bota begirada bat webgunerari eta zalantzarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.
www.errekalde3punto0.org

NEGUKO EKINTZAK

 

Abenduan zehar Gaztelekuko hainbat proiektuk ekimenak garatu dituzte neguko jaiei lotuta.

Aluzeta Komunitate Zentrotik kanpaina ederra jarri da martxan, komunitatea sendotzea helburu izan duena baita jaiak ospatzeko modu ezberdinak aurkeztea ere. Kontsumismo basatitik ihes, arreta pertsonen zaintzan jarriz, ekintza ugari garatu dira azken asteetan: kulturarteko sukaldaritza ikastaroak, hitzaldiak, merkatrukea, tailerrak…

Pertsona ugari hurbildu dira ekintza-sorta hauetara, parte-hartzea (segurtasun neurriak kontuan izanda) oso ona izan da eta kanpainaren helburu nagusietako bat bete da: auzoko pertsonek elkar-ezagutzea eta komunitateko sareak sendotzea.

Bestalde, haur eta gazteei zuzendutako Zumizgai eta Lilura proiektuetatik “Negu On” ekimena jarri dute martxan. Normaltasunean, neguko udalekuak izaten ziren datetan, eguneko koloniak antolatu dituzte haur eta gazteekin Elejabarri eta Uretamendiko Eskoletako espazioetan. Parte-hartzea ere oso ona izan da eta ume zein gazteek elkarren konpaniaz disfrutatu ahal izan dute, eguraldiak asko lagundu ez badu ere.

Leer más...

ALUZETA, JAIAK OSPATZEKO BESTE MODU BAT POSIBLE DA

 

Kaixo guztioi, Aluzeta Komunitate Zentrotik "Estas Fiestas, regala comunidad: jaiak ospatzeko beste modu bat posible delako" kanpaina jarri dugu abian.

Aluzetan, Gazteleku Elkartean bezala, irmoki sinesten dugu eredu ekonomiko eta sozial solidario eta berdinzale batean, pertsonak eta komunitatea erdigunean jarriko dituena.

Hori dela eta, aurtengo festetan zenbait jarduera proposatu nahi dizkizuegu, pertsona batzuek zituzten zailtasunak, pandemiaren ondorioz areagotuak izan direnak, ahal den neurrian arintzeko.

Jarduera horiek gure bizitzako hainbat alderdiri lotuta egongo dira, kontsumoa eta merkantilismoa murriztera bideratuta, eta, beste ezeren gainetik, aldarrikatuko dute, garai hauetan egin dezakegun oparirik onena, kohesionatutako komunitatea dela.
Azken batean, kanpaina hau, nork bere burua zaintzeko eta gure komunitatea zaintzeko gonbidapena da.

ERREKALDE 3.0 -SAN SILVESTRE

Aurten ere SD Korrikazaleak antolatutako San Silvestre lasterketak aurrera egingo du. Modu birtualean bada ere, aukera izango duzue urtero lez, zuen ibilbidea egiteko.

Este año desde la organización han decidido destinar una parte de la recaudación a la campaña Errekalde 3.0 que va a poner en marcha la asociación Gazteleku en los próximos días.

La campaña, va a ir enfocada a la superación de la brecha socio-económica y digital que sufren los niños, niñas y jóvenes de muchas familias con las que trabajamos. Esto dificulta el seguimiento del proceso educativo, más aún en los casos de confinamientos parciales o totales. En resumen, la campaña busca aminorar esta brecha a través de la adquisición de dispositivos electrónicos y/o conexiones a Internet que puedan ser prestados a las familias que los necesiten.

Pronto iremos dando más información sobre las formas de colaborar.

ESKERRIK ASKO.

Leer más...

LILURA EKINTZA BERRIAK

Ekintza proposamen berriekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan, Lilura proiektutik 4 eskaintza berritzaile aurkeztu dituzte 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Hona aukerak:

ARTEztanda: artearen munduan abilezia eskuratu edo horretan trebatzeko aukera paregabea.

Komunikazioa: sare sozialei etekina ateratzen ikasteko proposamena, argazkigintza trikimailu zein bideo-edizioan hastapenak.

LILU-GYM: Sasoian jartzeko proposamen berritzailea, kirola modu dinamiko eta dibertigarrian eginez.

MusikEROAK: euren musika sortzea amesten duten horiei zuzenduta, DJ-en mundura hurbildu eta nahasketa mahaiaren erabilera ezagutu./>Eman izena eta ez geratu lekurik gabe!.

Leer más...

Intranet